Ia 1,70 milioiko kreditu aldarazpena

Anboto 2008ko aza. 24a, 13:59

Landakon igerilekuetako urbanizazio lanei eta prezioen berrikusketari, eta, Kalebarriko liburutegiko lanei aurre egiteko 1,69 milioi euroko kreditu aldarazpena onartu dute.

Landakon igerilekuetako urbanizazio lanei eta prezioen berrikusketari, eta, Kalebarriko liburutegiko lanei aurre egiteko 1,69 milioi euroko kreditu aldarazpena onartu dute.

Eguzkitzan Udalak daukan jabetzari aurre egitera ere bideratuko duten dirua askatzeko, PP eta EB-Berdeen babesa izan du EAJk. Babes bera izan du Landako eskolan aterpea eta haurreskola sortzeko eta San Roken hobekuntzak egiteko aldarazpenean; 220.000 euro denera. Kontra agertu dira Talde Mistoa, PSE-EE eta Aralar.

Aurreikusi arren, aurten bideratzerik izango ez duten diru-atalak “askatu” gura izan ditu EAJk, beste “premia” batzuei aurre egiteko. Aralarrek eztabaida orokorra behar dela berretsi du eta Talde Mistoak udal aurrekontua. PSE-EEk be “onartezina” deritzo, eta salatu du babeseko etxeak bultzatzeko dirutik ezer ez dela erabili.

Kritikak EB-Berdeei


Haurreskolarako 100.000 euro bideratzearen truke, uztailean, gehiegizko obrei aurre egiteko, 2,1 milioi ahalbideratzea leporatu die hiru alderdiok EB-Berdeei; “zilegi” dela aitortu arren, gogor kritikatuz. Horrek, “obrak zertifikatuta” zeudela gogoratu du: “Erantzukizun teknikoak egon badaude, beraz, arduradunak bilatzeko jo dezagun jo behar dugunarengana”.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!