Ilara luzea AC/DC taldearen kontzertuko sarrerak lortzeko

Anboto 2008ko aza. 27a, 12:22

Durangoko argazki denda batek AC/DC taldearen kontzertuko sarrerak gaur goizean jarri ditu salgai. Deialdiari erantzunez, talde australiarraren ehundaka jarraitzaile bildu dira goizean goizetik Barrenkalen. Urduritasun eta haserrea izan da nagusi sarrera erostera gerturatutakoen artean ordenagailuak arazoak eman baititu. Lekeitiar bi izan dira lehenengo sarrerak eskuratu dituztenak. Atzo eguerdiko 12:30ean heldu ziren dendaren ate aurrera sarrerak lortuko zituztela ziurtatzeko.

Durangoko argazki denda batek AC/DC taldearen kontzertuko sarrerak gaur goizean jarri ditu salgai. Deialdiari erantzunez, talde australiarraren ehundaka jarraitzaile bildu dira goizean goizetik Barrenkalen. Urduritasun eta haserrea izan da nagusi sarrera erostera gerturatutakoen artean. Izan ere, bat baino gehiago hotzari aurre aginez gau osoa zain egon da denda aurrean. Goizeko 10:00etan, sarrerak saltzen hasi direnean, lehenengo bostak sartu dira. Ordenagailuak arazoak eman ditu eta lehenengo biek baino ez dute sarrera preziatu hori lortu. Argazkiko bi lekeitiar hauek atzo, eguerdiko 12:30ean jarri ziren denda aurreko ilaran. Pozarren irten dira, sarrerak poltsikoan ondo gordeta, apirilean BECen AC/DC-ren ikuskizunera joateko aukera dutela pentsatuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!