LABek egungo egoera salatzera deitu du bihar

Anboto 2008ko aza. 27a, 13:54

Krisiak gogor kolpatu du automozioa, Euskal Herri osoan lez Durangaldean. Zuzenean edo zeharka, inguruko enpresa askoren euskarria dugu automozioa, eta sektoreak ez du unerik gozoena bizi. Enplegua erregulatzeko espedienteak eta aldi baterako etendurako espedienteak aurkezten hasi dira. Horren erakusle dira, esaterako, Durangoko Bruss Juntas Tecnicas. LABek salatu duenez, “aurreikusita zutena baino gutxiago irabazterakoan krisiaren psikosiaz baliatu eta langilegoa beldurtuz espedienteak sortzeari ekin diote”.

Krisiak eragindakoak eta “batez ere erregulazio prozesuetan direnak” defendatzeko, batetik, eta, bestetik, “justifikatu bako espedienteak aurkezteko krisia aprobetxatzen” duten enpresa batzuen “oportunismoa” salatzeko, manifestazioak irtengo du, bihar, azaroaren 28an, Durangon, LAB sindikatuak deituta; Durangaldeko Gazte Independentistek ere bat egin dute 12:00etan udaletxearen aurretik irtengo duen manifestazioarekin.

Gaur egungo abagunearen eraginez ehun enpresa inguruk “itxi egin du edo langileak kaleratu ditu”. Azken asteotan Zornotzako Torrespapel enpresaren ixtea iragarri dute. “Iaz 830 milioi euroko irabaziak izan arren, 53 langile utziko dituzte kalean”, nabarmendu du LABeko Oier Perezek. Azken urtean 15 milioi inguru irabazi ei zituen Zornotzako Alcoak ere 104 langile kaleratzea planteatu du.

Sentsibilizazio kanpaina

sarriopapel_copia.jpgSentsibilizazio sozialerako kanpaina iragarri du Sarriopapeleko Enpresa Komiteak —ELA, LAB eta UGT dagoz ordezkatuta—, lanpostuak mantendu daitezen eta enpresa ez dezaten itxi. Torraspapel taldean dagoen Sarriopapelen Zornotzako lantokia itxi egin gura da. Torraspapelen egoera ekonomikoa “nasaia” dela gogoratu dute, hala ere, bai Torraspapelen bai Sarriopapelen enplegua erregulatzeko espedienteak planteatu direla, 400 langile kaleratzea aurreikusiz.
Enpresaren planteamendua ez du onartzen komiteak, “ez dagoelako arrazoi ekonomiko, produktibo zein antolatzailerik horretarako. Ematen du gehiago irabazi gura dutela, familiek eta lanpostuek ez dute garrantzirik”.

Enpresari lantokia ez ixtea eta enplegu-erregulazio espedientea ez aurkeztea eskatzen die. Eusko Jaurlaritzari, berriz, espediente horren aurkako jarrera agertzea eskatu diote, baita Madrilen ere, eta Industria Sailari “geure enpresak mantentzeko neurriak hartzea”. Langileekin batzartzera deitu dute Zornotzako alkatea ere, eta lanpostuak mantentzeko neurriak planteatu ditzala eskatu diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!