Durangoko gazte bat hil da etxeko leihotik Mañaria errekara salto eginda

Anboto 2008ko aza. 27a, 10:03

Durangoko gazte batek laban batekin bere burua zauritu eta gero lehenengo pisuko leihotik Mañaria errekara salto egin zuen atzo. Ertzaintzako iturrien arabera, iluntzeko 20:20 aldera, Oiz kalean gertatu zen. Antza denez, 32 urteko gazteak errekara salto egin aurretik bere buruari eragindako zaurien ondorioz odol asko galdu zuen. Osakidetzako anbulantzian artatu zuten arren, bertan hil zen.

Durangoko gazte batek laban batekin bere burua zauritu eta gero lehenengo pisuko leihotik Mañaria errekara salto egin zuen atzo. Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, iluntzeko 20:20 aldera, Oiz kalean gertatu zen, Landako Etorbidearen inguruan. Antza denez, 32 urteko gazteak errekara salto egin aurretik bere buruari eragindako zaurien ondorioz odol asko galdu zuen. Osakidetzako anbulantzian artatu zuten arren, bertan hil zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!