Ehunka bisitari batu zituen joan zen asteburuan III. Erkidegoen Jaialdiak Landako erakustazokan. Saharako Errepublika Arabiarra izan da aurten gonbidatu berezia. Bertan izan dira ordezkatuta baita Andaluzia, Extremadura eta Gaztela-Leon ez eze EAE ere. Durangoko Afrika eta Latinoamerikako hainbat elkartek parte hartu zuten nazioarteko txabolan. Hainbat ikuskizun, tailer eta janari zein edari eskaini zizkieten hurreratutakoei.