Ezintasunak jotako umeak terapiara joatea izan dezaten diru-laguntzak bideratuko ditu Udalak. 2008ko azken bost hilabeteetako gastuen %50 finantzatzeko konpromisoa hartu du, PPk bultzatutako ekimenaren bitartez, ohar baten popularrek jakin eragin dutenez.
Umezain integraziorako elkartearekin Udalak sinatutako hitzarmena “poztasunez” hartu du Cristina Ibarrola zinegotzi popularrak: “Ezintasun fisiko eta psikikoak dituzten seme-alabadun eta hainbat terapiatan hilero 200 eta 500 euro arteko gastua duten bederatzi familiari lagunduko diegu”.
“Bizi kalitatea hobetzeko”
Ibarrolaren berbetan, urtebete da elkartea Udalera zuzendu zela laguntza eske. Foru Aldunditik jasotzen ei dute laguntza umeok, hiru urte bete arte. “Hortik aurrera, baina, gurasoek egin behar die aurre bizi kalitatea hobetzeko terapia horien gastuei: psikopedagogia, fisioterapia, logopedia, hipoterapia, akupuntura, musikoterapia, igeriketa…”.
PP “pozik” agertu da ez bakarrik laguntasun ekonomikoa eskainiko dietelako, baita “instituzioentzat ikusezinak ematen duten familiok duten diru-laguntza ezaren gaineko eztabaida” zabalduko delako ere.