Hutsik egin gabe, zabaldu dute JAEDen erakustokia

Anboto 2008ko aza. 18a, 14:15

Hutsik egin gabe zabaldu ditu ateak JAEDeko erakustokiak Andra Mariko elizpean aurten ere. Gabonak badatozen erakusle ere baden zozketa hori, gehien behar duten Durango eta Iurretako familiak laguntzeko diru-iturri nagusi du JAEDek.

Hutsik egin gabe zabaldu ditu ateak JAEDeko erakustokiak Andra Mariko elizpean aurten ere. Gabonak badatozen erakusle ere baden zozketa hori, gehien behar duten Durango eta Iurretako familiak laguntzeko diru-iturri nagusi du JAEDek.

Denera, batutako 52 sarietako bat gordetzen duenetakoren bat lortzeko txartelak 1,25 euroan jarri dituzte salmentan.

Premiarik larrienak dituztenei laguntzen die JAEDek bere eguneroko jardunean. Iaz, esaterako, Jaed08_copia.jpg106.577 euro banatu zituzten Durango eta Iurretako 101 familiren artean. Alargunak, bananduak, baliabide nahikorik ez duten familiak eta aldi baterako lana dutenak izan dira, neurri handi batean, laguntza ekonomikoa jaso dutenak; 101 famili horietatik 10 ziren etorkinak.  

Hemendik aurrera diru gehiago izango dute laguntzotara bideratzea; Aldundiak Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak zerga bitartez ordainarazitako 11.000 eurokoak ordaintzetik salbuetsi du JAED. Erregenetako zozketagatik ordaindu behar zuten hori 2005etik. Orain, hori ere premiadunei laguntzeko erabiliko dute.

Autoa sari nagusi aurten ere


Citroën C4 autoa izango da saria nagusia aurten ere. Hala ere, “36.000 euroan balioztatutako” osotasunak makina bat sari batzen ditu: ordenagailuak, bidaia, bideokamarak, garbitzeko gailuak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!