“Animalien ongizatea gehitzea eta, aldi berean, okelaren kalitatea hobetzea”: helburu horiexekin hasi dira Erralde hiltegian hil aurretiko orduetan abelburuei musika klasikoa jartzen. Hala eman dute jakitera bertako arduradunek.
Bach-en Brademburgoko kontzertuak entzun dituzte asteon hiltegian. Aurrerago Mozart eta Schubert-en txanda izango ei da; horiexek gomendatu dizkie, baina, hala ere, probak egingo dituzte abelburuek dituzten jokaerak aztertu guran.
Neurriak berehalako eragina izan du, gainera, adierazi dutenez. Hil aurretiko orduetan jokaera askoz lasaiagoa izan ei dute gaua bertan igaro duten abelburuek, arduradunek diotenez. Horrek eragin zuzena ei dauka, ondoren, okelan ere. “Zenbat eta lasaiago aberea, orduan eta kalitate hobekoa izango da okelaren kalitatea”.
Hainbat gaitz tratatzeko geroago eta gehiago erabiltzen da musikoterapia, baina gutxi dira animaliekin garatu eta jakitera emandako esperientziak. Erraldekoa dugu bat.