Sahararrak dira aurten Erkidegoen Jaialdiko gonbidatu

Anboto 2008ko aza. 13a, 14:45

Kultura-aniztasunaren “integrazio eta elkarrizketarako topagune” izan gura duen Erkidegoen III. Jaialdia hartuko du, azaroaren 14an hasi eta 16ra bitartean, Landako erakustazokak. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Andaluziak, Extremadurak, Gaztela-Leonek, Senegalek, Ghanak eta Euskal Autonomia Erkidegoak.

erkidegoenjaialdia08_copia.jpgSaharan Giza Eskubideen Defentsaren Aldeko Nazioarteko Urtea den honetan, Saharako Errepublika Arabiarra izango da herrialde gonbidatua. Horren haritik, atzo, Derechos Humanos en el Sahara Occidental berbaldia eskaini zuten, Frente Polisarioko Fatma Mohamed Salem eta Nazinoarteko Zuzenbide irakasle Juan Francisco Soroetak.

“Aniztasunaren argazkia”

Gastronomia, kultura, dantza eta musika bitarteko direla, “herrialde bakoitzaren berezitasunak partekatzeak eta horiekin disfrutatzen ikasteak ekarritako aberastasuna” islatu gura dute. “Durangon dagoen kultura-aniztasunaren argazkia ateratzen saiatu gura dugu. Esperientziak elkarri eskaini eta batera bizi”. Horixe da ezagutarazi gura dutena, alkate Aitziber Irigorasen berbetan.

Andaluzia, Extremadura eta Gaztela-Leongo kultur zentroek, bakoitzak bere eskola jarriko du, eta EAEko etxolaz Kriskitin arduratuko da. Durangoko Afrika eta Latino Amerikako hainbat elkartek parte hartuko dute, berriz, nazioarteko etxolan. Herri sahararra ordezkatzeko haima bat jarriko dute.
Gaurtik domekara bitartean hainbat ikuskizun, tailer, janari eta edari dastaketa eskainiko jakez hurreratuko diren bisitariei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!