Durangoko udalbatzak 1972ko maiatzaren 26an Francisco Franco diktadoreari urrezko domina emateko hartutako erabakia atzera botatzeko, beharrezko tramiteak hastea eskatu dute Aralarrek eta EB-Berdeek.
Aitziber Irigoras alkateari helarazitako gutun batean, izendapen horren ezeztatzea udalbatzarrera eroateko beharrezko pausoak ematea eskatu die.
“Euskal Herria suntsitu, Durango eta Gernikako genozidioa agindu, hainbeste hilketa, kartzelaldi, sufrimendu eragin, gure kultura eta hizkuntza bahitu eta hainbeste urtean jazarri zuenak” Durangoko urrezko domina izatea “ez da zilegi”, azaldu dutenez. Gainera, nabarmendu dutenez, “gure herriaren askatasunaren alde euren bizitza eman zutenen memoria babesteko” domina hori bertan behera uzteari “beharrezkoa”