Ezabaketa Astea, euskarak jasaten duen “zapalkuntza” agerian uzteko

Anboto 2008ko aza. 10a, 10:46

Ezabaketa Astea deitu zuen, asteburuan Durangon, Euskal Herrian Euskarazek (EHE). Euskarak jasaten duen “zapalkuntza” utzi gura izan dute agerian, eta normalkuntzarako bidean “benetako pausoak” euskarari lehentasunezko tratua emango dioten hizkuntza politikekin bakarrik emango direla azalarazi.

ezbaketa_astea08_copia.jpgBertso afaria antolatu zuen EHEk. Era berean, domekan, “erdal inposaketak ezabatzeko” kalejira egin zuten. Jai giroan egin zuten horretarako hitzordua, trikitilariek lagunduta. Hainbat lagunek egin zuen bat EHEk antolatutako ekitaldiokin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!