PSE-EEren joera aldaketa salatu dute Aralarrek eta EB-Berdeek

Anboto 2008ko aza. 11a, 10:43

Urki-Hegoalde errepideari bidea zabaltzeko Open Klubarekin lur-trukea egiteko prest dagoela-eta PSE-EEk zabaldutako mezua “oso larria eta arriskutsua” dela iritzita, gogor kritikatu dute Aralarrek eta EB-Berdeek sozialisten jarrera aldaketa: “Dirua edo lursailak edukiz gero, posible da obra bat legalizatzea”.

Urki-Hegoalde errepideari bidea zabaltzeko Open Klubarekin lur-trukea egiteko prest dagoela-eta PSE-EEk zabaldutako mezua “oso larria eta arriskutsua” dela iritzita, gogor kritikatu dute Aralarrek eta EB-Berdeek sozialisten jarrera aldaketa: “Dirua edo lursailak edukiz gero, posible da obra bat legalizatzea”.

“Benetako eztabaida” eskatu die sozialistei, Aralarrek eta EB-Berdeek, 1.000 metro koadroko lursail publikoa pribatu bihurtzeaz dihardutela gogoratuz: “Udalak sobran ez ditugun ekipamenduetarako jaso zuen lur hori; etxe sozialak egiteko aukera ere jasotzen du legediak”.

Tabira eta Montorreta lotuko lituzkeen errepidea eta Open Klubarekiko lur-trukea lotzea “EAJk berak  betidanik esandakoari arrazoia ematea” da. Arrazoiketa hori, baina, “gezurra da”, Aralar eta EB-Berdeen ustez. Bestalde, lur-trukeari bidea zabaltzeko baldintzen artean PSE-EEk espediente-zigortzailea zabaltzea jarri izanaren aurrean diote, hori “edozein kasutan” egin behar dela, eta ukatu egin dute baldintza bat denik.

“Beharrezkoa”

Urki-Hegoalde errepideari “beharrezko” deritze Aralar eta EB-Berdeek ere: “2003an Udalean sartu ginenetik arau subsidiarioetan jasota dago hori, errepide sistema orokorrean, eta horren aurrean Udalak badauka tresna garrantzitsu bat aurrera egiteko: desjabetzea”. Jarrera aldaketa “astakeria” dela diote, eta “enpresaren eta langileen partetik jasotako presioen eraginez” izan dela: “Urki-Hegoalde egin zitekeen eta egin daiteke. Urteak dira lurrak desjabetu behar zirela eta justiprezioan ordaindu Tabiran futbol zelaiak egiteko egiten diharduten lez”.

Desjabetzerako espediente urgentea zabaltzea eskatu dute; egitasmoa egitea eta lanak hastea. Aralarren eta EB-Berdeen berbetan, Udalaren 1.000 metro koadro horietan zer egin daitekeen zehazteko eztabaida behar da.

Espediente zigortzailea noiz hasiko den galdetu dute Aralarrek eta EB-Berdeek: “Obra legalizatzeko epearekin batera espediente zigortzailea zabaldu daiteke. Tramite hori guztia lur-trukea onartu ondoren hasiz gero, baina, obra legalizatzeko denbora egongo da”. Open Klubak baimenik gabeko obra egin duela adierazi dute: “igerilekuak estaltzen dituzten unean hasi ahal dute jarduera”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!