Aste osoan zabalik legokeen jolas-gunea sortzea aztergai

Anboto 2008ko aza. 4a, 12:51

Azaroan hasi eta martxora arte Landako erakustazokako hirugarren modulua jolas-parke moduan erabiltzeko aukerak aztertuko dituzte Gazteria, Kirola eta Hezkuntza Batzordean.

Azaroan hasi eta martxora arte Landako erakustazokako hirugarren modulua jolas-parke moduan erabiltzeko aukerak aztertuko dituzte Gazteria, Kirola eta Hezkuntza Batzordean.

Aralarrek mozio bitartez luzatutako proposamena aho batez onartu du udalbatzarrak. Neguko asteburuetan umeentzako jolas-gune lez erabili izan da Landako erakustazoka; hala ere, Aralarren ustez, egunero egon beharko luke zabalik azarotik martxoa amaitu arte.

LADAKOJOLASGUNEA_copia.jpgUmeak jolastu dezaten estalitako eraikinen gabeziari erantzuteko eta “ekonomikoki errentagarria ez den eraikin bati probetxu soziala” eman guran luzatu du proposamena Aralarrek, erakustazokaren kudeaketa ereduarekin bat ez datozela argitu ondoren. Nabarmendu dutenez, eraikin horrek durangarrei zortzi milioi euroko gastua suposatzen die.

Proposamenarekin ados

EB-Berdeak proposamenarekin ados agertu da, hala ere, izango lukeen gastua eta epe horretan lekua libre dagoen zehazteko, batzordean eztabaidatu beharra dagoela nabarmendu du. Ildo berean jardun du PPk ere, sasoi horretan Euskal Liburu eta Disko Azoka, Erkidegoen Jaialdia eta izotz pista izaten direla gogoratuz. “Zuzenena” erakustazoka libre den egunetara mugatzea litzakeela deritzo.

PSE-EEk ere aztertu beharreko gaia deritzo, hala ere, eskatu du eurak ere aurretik egin izan duten proposamena aztertzeko: hirian den jolas-parkeetariko bat estaltzeko aukerak aztertzea. Landako Erakustazokari erabilera hori ematea bideragarri ikusten du Talde Mistoak ere; “ideia ona” deritzo. Sortu daitezken trabak batzordean aztertu daitezkeela gaineratu du.

Gaia batzordera eroatearekin ados agertu da EAJ ere, diru-kopurua, zaintzaileen premia, garbiketa edo berogailua aztertzeko, besteak beste, argitu duen moduan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!