Udalhitz lan-hitzarmena onartu dute

Anboto 2008ko aza. 6a, 13:51

Funtzionarioen eta lan-hitzarmeneko langileen baldintzak arautzen dituen Udalhitz akordioarekin bat egin du Durangok. Eudelek ELA, CCOO eta UGTrekin adostutako testu orokorraz gainera, Udalean indarrean ziren “onuradun” baldintzak mantenduko dituzte. EB-Berdeak, Aralar eta EAJ agertu dira alde.Abstenitu egin dira PP, PSE-EE eta Talde Mistoa.

Funtzionarioen eta lan-hitzarmeneko langileen baldintzak arautzen dituen Udalhitz akordioarekin bat egin du Durangok. Eudelek ELA, CCOO eta UGTrekin adostutako testu orokorraz gainera, Udalean indarrean ziren “onuradun” baldintzak mantenduko dituzte. EB-Berdeak, Aralar eta EAJ agertu dira alde.
Abstenitu egin dira PP, PSE-EE eta Talde Mistoa.


2008tik 2010a arte iraungo du eta urteko KPIa gehi %1eko igoera aurreikusi dute. Elkarkidetzara %5 bideratuko dute eta Udaltzainen maila igo.

Sindikatuen ordezkaritza “nahiko zabala” nabarmendu dute EB-Berdeek, eta, Aralarrek Langileen Batzordearen “adostasuna”. Aurretik, eduki duten itunak ekarpen positiboak izan dituela aitortu arren, igoera “lineala” gurago lukeela zioten.

Egoera ekonomikoa

PSE-EEk, berriz,”egoera ekonomikoaren aurrean” eta “enpleguak eta lan-baldintza duinak arduratu” arren, “elkartasunagatik” ezin ei du onartu KPIari %1 gehitzea. Euskal Herriko lan esparrua eskatu du Talde Mistoak, eta oinarrian den kudeaketa-sistemaren kontra den arren, ez du “Udaleko gehiengo sindikalaren kontra” egin.

EAJk gogoratu du, Eudeleko kide izanik, lortutako akordioarekin bat datorrela. Soldatak egokitzeko ia 1,3 milioiko kreditu aldarazpena egin dute. Kontra dago Talde Mistoa; abstenitu egin dira PP eta PSE-EE.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!