200 arrazatako 1.000 txakur baino gehiago Landakon

Anboto 2008ko aza. 6a, 13:03

Durangoko 42. Nazioarteko Txakur Erakusketak 200 arrazatako 1.000 txakur baino gehiago batuko ditu, domekan, Landako erakustazokan.

Durangoko 42. Nazioarteko Txakur Erakusketak 200 arrazatako 1.000 txakur baino gehiago batuko ditu, domekan, Landako erakustazokan.

Laugarrenez izango du estalpe moduan Landako Bizkaiko Txakur Elkarteak antolatutako ekitaldiak. Nazioarte mailako “hitzordu garrantzitsuenetarikoa” denak 09:30ean zabalduko ditu ateak. Umeek hiru euro ordainduko dute eta helduek bost.

Munduan “oso urria”eta txakur handiena den arraza izango dugu Durangon: irlandar otso-ehiztari; baita txikiena (chihuahua) eta exotikoenak ere (ile gabeko txinatar txakurra eta Hegoafrikako lehoi-ehiztaria). Sexu, mota eta adinaren arabera epaituko dituzte nazioarteko izen handiko hamar epailek, eta txakurkume, beterano eta txakur helduen sailetan, taldeko onenaren eta erakusketako txakurrik onenaren sariak lortzea izango dute. Lehenengo biderrez, erakusketako gazte promesa onenaren titulua ere emango dute.

Gero, egoitza Belgikan daukan Nazioarteko Txakur Federazioaren Nazioarteko Txapelketan eta Real Sociedad Canina de Españaren Espainiakoan izango dute lekua. Aitatu dute umeen eta gazteen aurkezle lehiaketak ere egingo dituztela.

“Lehia kirola” ei da eta halako erakusketetan “txakurrok haztera denbora asko ematen dutenak” dihardutela gogoratu dute antolatzaileek: “Kalitate handiko txakurrak izateko lan egiten dute”. Bertaratzera deitu dute.  
 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!