Ezabaketa Astea deitu du Euskal Herrian Euskarazek

Anboto 2008ko aza. 6a, 11:47

Euskarak jasaten duen “zapalkuntza” agerian utzi guran, Ezabaketa Astea antolatu du Euskal Herrian Euskarazek (EHE).

Euskarak jasaten duen “zapalkuntza” agerian utzi guran, Ezabaketa Astea antolatu du Euskal Herrian Euskarazek (EHE).

Normalkuntzarako bidean euskarari lehentasunezko tratua emango dien hizkuntza politikekin bakarrik emango direla “benetako pausoak” azalarazi gura dute: “Ordua da urteetan ia emaitzarik eman ez duen politika elebiduna atzean utzi eta alderdi politiko, sindikatu, euskalgintzako eragileak… normalkuntzaren klabean jartzeko”, diote.

Horren haritik, zenbait ekitaldi antolatu dituzte Durangon ere. Bertso afaria eratu dute barikuan, 21:30ean, Kurutziaga ikastolan, Eneko Abasolo “Abarkas”, Fredi Paya eta Etxahun Lekuerekin; txartelak, Intxaurre, Ttipi-Ttapa eta Alpino tabernetan eskuratu daitezke. Zapatuan, azaroaren 8an, berriz, 18:00etarako ipini dute hitzordua Santa Ana plazan, trikitilariek lagunduta eta kalejiran “erdal inposaketak ezabatzeko”.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!