Bandera beltza jarri diote zaborra batzeko zerbitzuari

Anboto 2008ko urr. 30a, 15:23

Kanpatorrostetako lurpeko zaborrontzien egoera “tamalgarria” salatzeko, 50 herritar inguruk egin dute bat Zabortegia=puntu beltza lelopean Durangoko Alde Zaharra (DAZ) elkarteak deitutako protestarekin. Zaborra batzeko zerbitzu “jasangarri” eta “arrazoizkoa” eskatzeko batu dira zabor poltsekin “puntu beltz” horretan, bandera beltza jartzeko.

ZaborraDAZ_copia.jpgDiotenez, “zabor organikoentzako hiru ontzietatik bik funtzionatzen dute, eta, beira ez dute behar den lez jasotzen”. Paper eta kartoientzako edukiontziekin ere berdin gertatzen ei da. Asko kanpoan geratzen ei da: “Onartu genezake ekintza ez gizalegezkoak direla-eta batzutan kanpoan uztea, edukiontzia hutsik egonda. Baina, kasurik gutxienak dira horiek”.

Kale-garbitasun eta zabor- bilketa zerbitzuetako lana aitortuz Udalak bandera berdea lortu zuela bost urte direla gogoratu du DAZek: “Baina, orduan ere, metro gutxira zaborrez betetako edukiontziak ikusi zitezkeen”. Lurpeko zaborrontziak etorri ziren gero, “eta, horrekin, kaosa”, DAZrk diornez, “hasieratik zaborra jasotzeko arazoak egon dira-eta”. Kanpatorrostetako lurpeko zaborrontzietako egoerari onartezina deritze eta neurriak eskatu dituzte Udalean, DAZrko Jose Mari Arrillagaren berbetan, “erantzunik jaso gabe”. Komentukalen ere antzeko arazoa sortzen dabilela ohartarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!