Gerra eta indarkeria Erdi Aroan mahai-ingurua antolatu du azaroaren 6an eta 7an, Arte eta Historia Museoan, Krimearen Historia Zentroak.
Erdi Aroaren amaieran Estatuak indarkeriaren monopolioa bereganatu zuen, eta horren adierazlerik gorena bihurtu zen gerra. Gonbidatutako aditu eta ikerlariek horren gainekoak azalduko dituzte, goiz eta arratsaldez izango diren jardunaldietan.
Seigarren edizioa daukan honetan, berrikuntzak ere ekarriko ditu ekimenak: batetik, Durangon zehar bisita gidatua egingo dute, gura duten guztiei hiriaren ondare historiko eta artistiko “aberatsa” helarazteko; bestetik, zine-forum saioa ere eratu dute, eta Kepa Sojo zinegile eta EHUko irakasleak aurkeztutako filma ikusi ondoren mahai-inguruan batutako adituek galdera eta zalantzei erantzungo die.