Iragan maiatzean kaleratu zuen Copla se escribe con S bere lehenengo diskoa, eta ordutik Espainiako hainbat jaialditan erakutsi ahal izan omen du abeslari eta dantzariak.
Andaluziako jatorriko kantua ez ezik, dantza ere lantzen ditu Sheila Gonzalezek; Cale Bari taldean 15 urte daramatza dantzan, eta, Durangoko Andaluziako Elkarteko dantza taldeetako irakasle eta Coro Sur abesbatzako zuzendaria ere bada.
