Durango 1936 kultur elkartearen eskutik “askatasunaren alde borrokatzearren hildako, fusilatu eta desagertuei” gorazarreak 300 lagun inguru batu zituen Plateruena kafe antzokian. Omenaldi hunkigarria jaso zuten guztiek, eta “70 urteotako isiltasuna apurtu eta etxean gordetako sentimenduak lehertarazi” zituen, Olmako tximiniaren aurrean antolatutako ekitaldi xumeak.
Durango 1936 kultur elkartearen eskutik “askatasunaren alde borrokatzearren hildako, fusilatu eta desagertuei” egindako gorazarreak 300 lagun inguru batu zituen Plateruena kafe antzokian. Omenaldi hunkigarria jaso zuten, eta “70 urteotako isiltasuna apurtu eta etxean gordetako sentimenduak lehertarazi” zituen Olmako tximiniaren aurrean antolatutako ekitaldi xumeak.
Durango 1936 elkarteak jasotako hildako eta desagertuen izen-abizenekin batera, lore-eskaintza egin zuten, Durangoko Ordena Publikoko kide zen Juan Eskubiren seme eta Durango 1936 elkarteko lehendakari ere Juan Mari Eskubiren eskutik. 1938ko urriaren 24an Larrinagako kartzelatik atera eta fusilatu egin zuten Eskubi. Egun hori baliatuta egin zieten gorazarre “borrokalari antifaxistei”, Eskubik lan egin zuen Olma enpresa izan zeneko azken arrastoa dugun tximinian.
Aurretik, txalaparta doinu artean irakurri zituzten hildakoen izen-abizenak eta Aurreskua ere eskaini zieten. Juan Mari Areitioren bertsoen ondotik, Agurrik gabe abestia (Unai Iturriagaren hitzak Ander Ertzillak musikatuta) kantatu zuten hainbat lagunek, eta ekitaldiarekin amaitzeko Bide Ertzean taldeak kantaldia eskaini zuen.