Jai egitarauak jasotako ekitaldiak “jendetsuak” izan dira, eta eguraldia ere lagun izan dute Sanfaustoetan. Horren aurrean Jai Batzordea “oso pozik” agertu da jaien joanarekin. Herritarren parte-hartzea nabarmendu dute, eta jaiak “gustura” igaro dituztela agertu diela durangarrek.

Umeei zuzendutako ekitaldien harrera azpimarratu dute. “Antolatutako umeentzako ekintza aukera zabalarekin asmatu egin dugu. Ahalegin garrantzitsua egin dugu, askotan ahaztuak direnei begira”, argitu du Natxo Martinez jaietarako zinegotziak.
Ekitaldirik bertan behera ez dela geratu gogoratu du Martinezek: “Gertatu da ikuskizunen bat jaustea, baina segituan ordezkatu dugu; dena ondo atera da”. Oskorrik Tabira musika bandarekin eskainitako kontzertuaren “arrakasta” aitatu du, eta Zezenak dira sokamuturrak —aurten, erietxera hiru lagun baino ez dituzte eroan, larritasun gabeko zauriekin— urtez urte daukan parte-hartze zabala. Landako Guneko kontzertuak ere nabarmendu ditu: Latzen eta Sorkun&Vicepresidentes taldeek 4.000 lagun batu zituzten; Muchachito Bombo Infiernok ere bai. La Fugaren kontzertuan 2.300 bat lagun bat ziren.