500 dantzari inguru XLII. Euskal Jaian

Anboto 2008ko urr. 23a, 14:57

XLII. Umeen Euskal Jaiak 500 dantzari inguru batuko ditu domekan. Durangaldeko hainbat talde ez eze, Gipuzkoatik be hurreratuko dira bertako Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatutako erakustaldian parte hartzera; 14 talde batuko dira.

Durangoko biok ez eze, Berrizko Iremiñek, Garaiko dantza taldeak, Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntzek, Elorrioko Besaidek, Atxondoko dantza taldeak eta Otxandio dantza taldeak parte hartuko dute. Era berean, Arrasateko Lore Gazteak, Sestaoko Salleko dantza taldeak, Ermuko Txindurrik, Andoaingo Urkik eta Mutriku dantza taldeak.

Kalejira 12:00etan hasiko da Jesuitetan, eta Alardea 17:00etan Ezkurdin (euria bada, Merkatuan). Mutilek Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banakoa eta Txotxongiloa, eta, neskek Arku Dantza, Zintadantza, Kontrapaza eta Sagardantza egingo dituzte; txikienek, San Petrike, Txulalai eta Zapataindantza.  Dantzari guztiek elkarrekin egingo dituzte Fandagoa eta Arin Arina.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!