Galdategi industriarako erronka barriak. Etorkizunerako aukerak izenburupean jardunaldiak izango dira, urriaren 30ean, Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentroan.
Jardunaldiokin, Europan, galdategi industriaren egoera zein den aztertu gura da eta merkatuaren tendentziak zeintzuk diren. Berrikuntza teknologia garapenean aukerak identifikatzea ere badute helburu eta internazionalizazioaren baitan esperientzia arrakastatsuak aurkeztu.
Nazioarteko merkatuetan bertoko enpresen presentzia errazteko baliabideak eskaini gura dira eta galdategi industrian lehiakor izateko ezagutzaren eta teknologiaren garrantziaz hausnartu.
Tabira Galdategi Institutuko Xabier Gonzalezek emango die hasiera jardunaldiei, 16:00etan.
Ondoren, SPRIko zuzendari-orde orokorrak, Leyre Madariagak, internazionalizaziorako baliabideez jardungo du, eta, Insitut für Giessereitechnik-eko (IFG) Gotthard Wolfek, galdategi industriak Europan bizi duen egoeraz. Besteren artean, Azterlaneko Ramon Suarezek eta Julian Izagak ere jardungo dute galdatutako osagaietako akats metalurgikoez. Ezagutzak berrikuntzarako baliabide moduan daukan garrantzia nabarmenduko dute.