Kamioilari durangar bat hil da istripua

Anboto 2008ko urr. 23a, 09:34

Gasteizko Jundiz auzoaren parean, N-1 errepidean izandako istripu baten 53 urteko kamioilari durangarra hil da asteon. Kamioi bati gurpila zulatu jakon beste bat aurreratzen zebilela , eta istripua eragin zuen: hiru kamioik eta furgoneta batek elkar jo zuten.

Martitzenean izan zen ezbehar hori. Beste bi kamioilariak, berriz, zauritu egin ziren, jakin eragin dutenaren arabera. Lan istripua salatzeko elkarretaratzea deitu zuen, eguaztenean, udaletxearen aurrean Durangoko Ezker Abertzaleak.

Talkaren eraginez, gainera, kamioietako batek su hartu zuen. Handik ezin irtenda hil zen kamioilari durangarrak. Istripua 10:00ak inguruan gertatu zen, eta errepidea itxita egon zen, bai Burgoseranzko noranzkoan (Espainia) bai Gasteizerakoan ere. Jundiz eta Mendoza bitarteko bidegunean gertatu zen istripua.

Atxilotu bat

Ertzaintzak jakin eragin duenaren arabera, hiru kamioi horietako gidari batek positibo eman zuen drogen proba egin eta gero. Ertzaintzak atxilotu egin zuen. Euskal Herrian, dagoeneko, 85 langile hil dira lan istripuan, LAB sindikatuak emandako datuen arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!