Arantza bifidoari aurre hartzeko

Anboto 2008ko urr. 23a, 14:55

Arantza bifidoari aurre hartzeko III. Prebentzio eta Sentsibilizazio Jardunaldiak izango dira, gaur, 16:00etatik 17.00etara, Landako Elkarteagian, Arantza Bifidoaren Bizkaiko Elkarteak (ASEBI) eratuta.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 500 lagun dira gaixo hori dutela aitortutakoak; horri esan ez edo fetuan aurkitu ondoren abortatzea erabaki dutenak gehitu behar zaizkio. Gaixo horrek harrapatutakoak askotan paralisira eroaten ditu. Aurre hartzeko neurri nagusien artean haurdunaldian azido folikoa hartzea nabarmendu dute, nerbio-sistema zentralaren eta bizkarrezur-muinaren garapenean akatsak agertzea %75era arte ekiditzen du-eta.

Jardunaldietan bertako kaltetuen artean elkartea sustatzeko ere aprobetxatuko dute, hemendik ere euskal administrazioek eta Espainiakoek “tratamendu kronikodun gaixo” moduan onartu dezaten borrokatzen jarraitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!