‘Egizu mamografia’: Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna

Anboto 2008ko urr. 16a, 14:27

Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunarekin bat egingo du, domekan, Durangoko Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko Tokiko Batzordeak (AECC).

Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunarekin bat egingo du, domekan, Durangoko Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko  Tokiko Batzordeak (AECC).

'Egizu mamografia 'lelopean egingo dute, egun horrekin mamografia egiteak daukan garrantziaz herritarrak kontzientziatu guran. Horren ildotik, informazio mahaia jarriko dute Andra Mariko elizpean, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Aitatu dezagun Udalak begizta arrosa jarriko duela Udaletxean, minbiziaren aurkako borrokaren sinbolo lez.

Emakumeen artean bularreko minbizia da tumore ohikoena, mundu osoan. Gogoratu dute 45-50 urte bitarteko eta 65-70 urte bitarteko emakumeek urte birik behin mamografia egin behar dutela, sintomarik agertu ez arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!