'Jaigiroz blai' izeneko marrazkia hautatu du epaimahaiak

Anboto 2008ko urr. 16a, 12:47

Aratz Ruiz gasteiztarrak eta Miguel Angel Medina valladolidekoak egindako marrazkia izan da lehenengo sailkatua.



Sanfaustoetako lehenengo asteburuan egin dute V. Graffiti Lehiaketa, eta Aratz Ruiz gasteiztarrak eta Miguel Angel Medina valladolidekoak egindako marrazkia izan da lehenengo sailkatua; 600 euro eta Durangoko horma batean graffiti bat margoztzeko aukera lortu dituzte. Ondoren sailkatu dira Iruñeko Pablo Estarriaga eta Eneko Azpiroz (400na euro ),eta, Eider Ruz bilbotarrak jaso du V. Graffiti Lehiaketako hirugarren saria (300 euroko saria). Kolore biziz margoztutako graffitiak izan dira saritutako guztiak. Zapatuan Durangoko Ezkudi ingurua margoz bete zuten guztien artean. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!