Bioaniztasuna Natura 2000 sarearen guneetan: Udalen egitekoa izenburupean jardunaldiak egin zituzten joan zen barikuan Landako Elkartegian, 100 bat tekniko eta politikok parte hartuz.
Eudelek (Euskadiko Udalen Elkartea) eratutako jarduera Aitziber Irigoras Durangoko alkateak eta Jokin Bildarraitz Eudeleko lehendakariak inauguratu zuten.