Euskal Trenbide Sareak (ETS) Durango Operazioa deritzonaren baitan garatzen diharduen lanen bilakaerari buruko informaziorako bulegoa lekualdatu dute. Beraz, trenbidea lurperatzeko obra horren gaineko informaziorik eskuratu gura izanez gero, Geltoki kaleko 8ra jo daiteke.
Durangoko tren geltokiaren inguruan egiten diharduten lanen eraginez lekualdatu dute informazio bulegoa. Orain arte tren geltokiko eraikinean zegoen bulegoa. Hala ere, telefono bidezko kontsultak zenbaki berberean erantzungo dituzte: 94 620 25 51