Baleuko ere ordezkatuta MIPCOMen

Anboto 2008ko urr. 9a, 15:31

Euskal ikus-entzunezko sektoreko 16 enpresa izango dira ordezkatuta Cannes hiriko (Frantzia) MIPCOMen, sektoreko nazioarteko azokan. Baita Durangoko Baleuko ekoiztetxea ere. Urriaren 13tik 17ra bitartean izango dira bertan Basque Audiovisual marka baterakoiaren barruan.

Euskal Herrian ekoiztutako produktu berri eta arrakastatsuak izango dira nazioarteko ikus-entzunezko azoka horretan; entretenimenduko programak, dokumentalak, animazioa…

Iazko Cannesko MIPCOM azokan aurkeztu zuten Basque Audiovisual marka industrial moduan. Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen partaidetza bateratua ahalbidetu guran sortu zuten marka hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!