Azterlan metalurgia ikerketa zentroak parte hartuko du Oviedon (Espainia) izango den Galdaketaren eta Kubiloteen Prozesuari buruzko XIII. Nazioarteko Topaketan. Galdaketaren prozesua berrikuntzari begira izenburupean jardungo du Julian Izagak.
Datorren urriaren 16an eta 17an izango dira jardunaldiak Berrikuntza, aldaketaren giltza izenburupean. Galdaketan adituek eta teknikoek eskainitako berbaldiek osatuko dute lehenengo eguneko egitaraua. Oviedoko Principe Felipe auditoriumean elkartuko dira. Barikuan, urriaren 17an, Industrial Química del Nalón, S.A. enpresaren azpiegitura berriak bisitatzeko aukera izango dute jardunaldietan parte hartuko dutenek.
Nazioartean sektorearen egoera orokorra eta joerak gaurkotzea da helburua, besteak beste, eta ikuspuntu berritzaile batetik galdaketaren sektorearen zerbitzura jarritako garapen eta teknologia berriak aztertzea.