Martxo amaieran zabaldu gura dituzte igerileku berriak

Anboto 2008ko urr. 6a, 16:13

Udaberri atarian zabalduko dituzte Landakoko igerileku berriak; martxoa amaitu orduko, udal agintariek aurreikusi dutenez. Hala ere, ez dira erabiltzaile guztiei zabalik izango hasiera batean: “Erabiltzaile ohikoenei edo igeriketa taldeari proba moduan erabili dezaten eskatzea pentsatu dugu. Ondoren, azpiegitura puntuan jartzeko denbora gehiago beharko dugu”, dio Ander Gorrotxategi zinegotzi jeltzaleak.

—ur-gimnasia Udaberri atarian zabalduko dituzte Landakoko igerileku berriak; martxoa amaitu orduko, udal agintariek aurreikusi dutenez. Hala ere, ez dira erabiltzaile guztiei zabalik izango hasiera batean: “Erabiltzaile ohikoenei edo igeriketa taldeari proba moduan erabili dezaten eskatzea pentsatu dugu. Ondoren, azpiegitura puntuan jartzeko denbora gehiago beharko dugu”, dio Ander Gorrotxategi zinegotzi jeltzaleak.

ugerlekuaDurango.jpgDenera 12 milioi euroko aurrekontua izango duten obrak dira. 2006an hasi ziren igerileku berriak eraikitzen eta jada sartu dira azken zatian; ontziak jartzea eta urbanizazio lanak geratzen dira. Denera, 6.000 metro koadro erabilgarri ditu; 4.000 metro koadro hartzen ditu ur-guneak: 12X25 metroko igerileku bi , plisti-plastarako umeentzakoaegiteko edo erlaxatzeko be badena— eta jaioberrientzako txiki bat batzen ditu; spa edo jakuzi handiak lako hiru putzu ere bai, ur txorroekin eta abar.

Bestalde, kirol-guneak makinekin hornituriko gimnasioa eta aerobic, gimnasia, step eta spinning egiteko gelak izango ditu. Gimnasia egiteko aldagela bi eta igerilekuetarako lau batzen ditu eraikin berriak —Arripausuetako erabiltzaileentzako beste bi ere bai— , eta sarrera independentea izango duen kafetegia. Bertatik koordinatuko dira hainbat kirol azpiegitura: futbol, rugbi, tenis, padel eta futbitokoak.

%40 helburu


Udal arduradunen berbetan, igerilekuen erabiltzaile kopurua biderkatu gura dute: lantzen diharduen plangintza estrategikoaren arabera, lau-bost urtera begira, durangarren %40k azpiegitura berrian kirola praktikatzea gura da. Gaur egun zenbatekoa ez da %20ra heltzen; %16 ingurukoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!