Jasangarritasun irizpideak batzen dituen araudi berria

Anboto 2008ko urr. 2a, 16:23

Udaleko lan kontratuen exekuzio eta balorazioetan, jasangarritasun irizpideak zehaztuko lituzkeen udal ordenantzak egingo dituzte Garapen Iraunkorreko Batzordearen bitartez. Hala onartu du udalbatzarrak, aho batez.

Era berean, zenbatekoa lotu ez den arren, udal aurrekontu osoa aintzat hartuz, bi diru-erreserba egingo dituzte: batetik, zerbitzuak eskaintzeko gizarteratze-enpresak eta enplegurako erakunde bereziak eta, bestetik, hornikuntza-kontratuetan bidezko merkataritza enpresak kontratatzeko. Bestalde, ordenantza fiskaletan hobariak bideratuko dira bertan ezarri edo jarduera Durangon bideratu gura duten gizarteratze enpresentzat, eta sail guztietan kontratuak kudeatzen dituztenentzako formazioa eskainiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!