Bidegorriaren zati bat eginda izango dute udaberrirako

Anboto 2008ko urr. 2a, 15:57

Geroago eta gehiago dira batetik bestera mugitzeko, batez ere herriguneetan, garraiobide lez bizikleta aukeratzen duten durangar zein bisitariak. Horiek guztiek, eurentzat beren-beregi sortutako bidea izango dute laster.

Geroago eta gehiago dira batetik bestera mugitzeko, batez ere herriguneetan, garraiobide lez bizikleta aukeratzen duten durangar zein bisitariak. Horiek guztiek, eurentzat beren-beregi sortutako bidea izango dute laster.

BIDEGORRIA.jpgIzan ere, trabarik sortu ezean, udaberrirako gertu izango du Durangok bidegorri sarearen zati handi bat. Aramotz eta San Fausto lotuko dituen bidegorri zatia egiteko ardura urtea hau amaitu aurretik eman gura dute, eta hiru hilean egongo litzake prest. Bidegorri zati hori egiteko, 332.354 euroko inbertsioa aurreikusi dute udal arduradunek.

Askatasun Etorbidean hasita, Herriko Gudarien kaletik jarraituko du bidegorri sarearen 2. zati horrek, Bruno Maurizio kalearekin bat egingo duen tarteraino; Montebideo kalean ere egokituko litzake tarte bat, Ezkurdi eta Uribarri kaleak lotzeko. Kurutziaga eta Zeharmendieta kaleetan zehar jarraituko du laster gertu egongo den bidegorriak, San Fausto auzora heldu arte.

Saihesbidearen albotik


Bidegorri sarearen 2. zatia litzake hori. San Roke eta Astxiki kaleko biribilgunetik Gasteiz Bideraino ailegatuko litzake 1. zatia; uneoro, BI-623 saihesbidearen albotik. Egitasmoa, baina, amaitu barik dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren teknikoekin hasierako egitasmoan aldaketa batzuk egiteko zain. Hirugarren zatiari dagokionez, Udaleko bulego teknikokoek oraindino egitasmoa garatu gabe dutela adierazi dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!