Ermodo kaleko trenbidea pasagunea konpontzeko lanak egingo dituzte, astelehenean, irailaren 29an. Horren eraginez pasagune horretatik ezin izango da iragan lanak amaitu arte, Euskal Trenbide Sareakek (ETS)azaldu duenez.
Lanak 08:00etan hasiko dituzte eta aurreikusi dute astelehenean bertan amaitzea. Aitatu dezagun lanon eraginez Montebideo kalea noranzkoz aldatuko dela, Ezkurdi plazati Pablo PEdro Astarloa kaleraino. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.