Ibilgailua “zintzilik” uztera deitu dute Autorik Gabeko Egunean

Anboto 2008ko ira. 25a, 15:52

Oraingoan Aire garbia denontzat lelopean, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea agurtzeko autorik ez hartzera gonbidatu gaituzte, asteon.

Oraingoan Aire garbia denontzat lelopean, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea agurtzeko autorik ez hartzera gonbidatu gaituzte, asteon.

Autorik Gabeko Eguna izan genuen astelehena, eta horrekin bat eginik autoa “zintzilik” uzteko proposamena luzatu ziguten.

autorikbakoeguna2008.jpgEra berean, airearen kalitateari eta klima aldaketari buruzko hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan zuten eskualdeko gaztetxoek Landako erakustazokan; arratsaldean herritar guztiei luzatu jaken parte hartzeko gonbita.

Datuen arabera, Durangon bertan 11.000 ibilgailu dagoz; herrian zehar egunero dabiltzanak, berriz, 60.000 dira.

 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!