Jasangarritasun irizpideak eskatu ditu Aralarrek

Anboto 2008ko ira. 25a, 15:48

Udaleko lan kontratuen exekuzio eta balorazioetan, jasangarritasun irizpideak — ingurumena, berdintasuna, bidezko merkataritza…— zehaztuko lituzketen udal-ordenantzak egitea proposatu du Aralarrek, mozio batean, Jaurlaritzak bere sailetarako zehaztutako protokoloa eredu hartuz.

Hori Garapen Iraunkorreko Batzordearen bitartez egitea proposatu du, hiru hileko epe-muga zehaztuz.

Udal aurrekontu osoa aintzat hartuz, diru-erreserba egitea proposatu du: batetik, zerbitzuak eskaintzeko gizarteratze-enpresak eta enplegurako erakunde bereziak kontratatzeko eta, bestetik, hornikuntza-kontratuetan bidezko merkataritza-enpresak. Iazko zerbitzu eta kudeatze publikorako kontratuen aurrekontuaren %5-10 gordetzea eskatu du, eta horniketarako kontratuen aurrekontuaren %10 gutxienez.

Ordenantza fiskaletan bertan ezarri edo jarduera hirian bideratu gura duten gizarteratze enpresentzat hobariak bideratzea be proposatu du, sail guztietan kontratuak kudeatzen dituztenentzako formazioa ez eze.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!