ONAren jarrera salatu dute LABek eta ELAk

Anboto 2008ko ira. 25a, 15:46

Enpresa komiteak eta ELA eta LAB sindikatuek jarrera aldatzea eskatu die Ona-Electroerosion enpresako zuzendaritzari. “Uda aurretik kaleratutako langile biak berriro hartzeko eta enpresak bizi duen egoerari irtenbide bateratua topatzeko seriotasun eta zorroztasunez jokatzeko” eskatu dute ELA eta LABek ohar baten bitartez.

Enpresa komiteak eta ELA eta LAB sindikatuek jarrera aldatzea eskatu die Ona-Electroerosion enpresako zuzendaritzari. “Uda aurretik kaleratutako langile biak berriro hartzeko eta enpresak bizi duen egoerari irtenbide bateratua topatzeko seriotasun eta zorroztasunez jokatzeko” eskatu dute ELA eta LABek ohar baten bitartez.


Onaelectroerosion.jpgOrain arteko enpresaren erantzuna “batere justifikazio gabeko” ezezkoa izan dela salatu dute, eta horren aurrean, asteon elkarretaratzeak egin dituzte sindikatu biok deituta enpresaren aurrean. Astelehen eta eguaztenean egin zituzten elkarretaratzeak eta barikurako ere badago deituta.

Langileek eskubideak errespetatzea aldarrikatu gura dute ELA eta LABek, eta kaleratzeei ezezkoa ematea. Diotenez, negoziazio fasean sartzeko prest daude, beti ere “joko-arauak errespetatuta”. Enpresak orain arteko jarrerari eutsiz gero, mobilizazio gehiago deituko dituztela iragarri dute sindikatuek.

Sindikatu biok jakin eragin dutenez, urte hasieratik lanpostuak amortizatzeko asmoa agertu izan dio zuzendaritzak enpresa komiteari: “Ez da zenbaki zehatzik aitatu izan, baina, batez beste 15 langilerengan eragingo lioke horrek”. Diotenez, “enpresatik urtetako proposamenen aurrean —aurrejubilazioak, bajak kalte-ordainarekin, langileak beste enpresa batera lekualdatzea…– enpresarena hobetzen duen kontraproposamenak aurkeztu ditu beti enpresa komiteak, gutxiegi zirela begitanduta”.

“Mailarik ez du eman”


Sindikatuek nabarmendu gura izan dute enpresa ez dela “egoeraren mailan egon”, eta proposamenak “zorroztasun bakoak” eta “formaltasun txikikoak” izan direla: “Urte hasieran asmoak bota zituzten eta gero denbora pasatu da komitearen proposamenak kontutan hartu barik”. Komitea elkarrizketa eta negoziaziorako prest egon ei da beti.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!