Antolatzaileen berbetan, 250 lagun inguru batu ziren deialdira. “Euskal preso politikoen zerrenda luzatzen” due
n Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideei ezarritako kartzela zigorrak salatu zituzten Durangon elkartutako eskualdeko gazteek. Hala ere, “burugogor” eta “etsi gabe” jarraituko dutela azaldu zuten, “gure herria saldu gabe”. Pausoz pauso “euskal estatu sozialista” lortzeko bidean direla gaineratu zuten. AHTaren aurkako borrokari eutsiko dietela diote eta independentzia dela “herri honek daukan aukera erreal bakarra”.