Lanbide prestakuntza Sarturen eskutik

Anboto 2008ko ira. 25a, 14:56

Lanbide prestakuntzako lau ikastaro antolatu ditu Durangoko Zabaltzen-Sartu elkarteak. Denak Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoak dira, elkarteko arduradunek esan dutenez. Badago aurreinskripzioa egitea, Lanbide Enplegu Zerbitzuaren bitartez.

Irailean hasiko da Garbiketa industriala ikastaroa; Aretxabaletan eskainiko dituzte eskolak eta 12 lagunentzako lekua eskainiko dute (300 ordu). Urrian, berriz, Soldadura elektriko eta Mig-Mag ikastaroa hasiko da.

Zornotzan izango dira eskolak kasu honetan eta 16 lagunentzat lekua gorde dute (540 ordu). Berrizen eskainiko da ere Biltegi makinaria operadorea ikastaroa; 16 lagunentzat lekua dago (380). Geriatriako laguntzailea izateko eskolak, berriz, 12 lagunentzako lekua izango du. Aretxabaletan emango dute  (310 ordu). Aitatu dezagun langabezian egotea eta 18 urte baino gehiago izatea derrigorrezkoa dela.

Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailetik, Europako Gizarte Funtsarekin batera, %100eko diru-laguntza jaso dute ikastarook. Informazio gehiago: 94 620 04 49 /maria@zabaltzen.sartu.org.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!