Manifestazioa deitu dute, Durangon, zapatuan

Anboto 2008ko ira. 18a, 15:47

Durangaldeko Gazte Independentistek manifestazioa deitu dute zapatuan, irailaren 20an, Durangon.

Durangaldeko Gazte Independentistek manifestazioa deitu dute zapatuan, irailaren 20an, Durangon.

Durangalde barri bat piztutzera goaz lelopean deitu dute manifestazioa 20:00etan, “haserrea erakusteko arrazoiak” badituztela nabarmentzearekin batera: “Sarekadak, jarraipenak, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren hasiera Abadiñon….”. Horren ildotik, gazteek azaldu dutenez, “Euskal estatu sozialistaren bidean, egunez egun, gure herria eraikitzen joango gara”.

Gazte Independentistek gaineratu dutenez, “errepresio eta iruzurrak gaindituz, gaztetxeak defendatuz, gazteon eskubideak bermatuz, AHTa geldituz…” Durangalde barri bat “piztera” doaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!