Emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna, gizartean eta politikan parte-hartzea, elkartasuna eta munduko emakumeekin elkartrukea, eta, kultura berria sortzea: gai horiexek ardatz hartuta antolatu dituzte, aurten, emakumeentzako jabekuntza ikastaroak.
Denera lau: Gu emakumeok: aldaketarako subjektua, Jendaurrean hitzegiteko teknikak, Munduko emakumeen literatuta (I. eta II. maila) eta Emakumezkoen autobiografia. Urrian hasiko dira ikastaro guztiak eta horietan murgiltzeko jardunaldia urriaren 16an izango da, 19:00etatik 21:00etara, Landako Elkartegian.
Andragunean eta herri liburutegian izango dira ikastaroak, eta, aurrez izena emateko epea irailaren 15etik 26rakoa da (94 603 00 42 / berdintasuna@durango-udala.net).