Abuztuan etenaldia egin ondoren, berriro izango dituzte Udako Dantzaldiak Durangon. Ezkurdi plaza izango dute dantzaleku —euria eginez gero, Merkatu Plaza— hainbat orkestrak girotuta.
Abuztuan etenaldia egin ondoren, berriro izango dituzte Udako Dantzaldiak Durangon. Ezkurdi plaza izango dute dantzaleku —euria eginez gero, Merkatu Plaza— hainbat orkestrak girotuta.
Asteburu honetan, hilaren 7an, izango da lehenengo dantzaldia Rex taldearekin. Trio Menta-k jardungo du hilaren 14an, Trio Moby-Dick-ek 21ean eta Rex taldeak irailaren 28an. Guztiak 19:00etatik 21:00etara izango dira. Iaz berreskuratu zituen Udalak dantzaldiok, aurten ere jarraipena emanez.