Gerediagaren egoitza Onako txaletean

Anboto 2008ko ira. 4a, 14:18

Orain bi hiletik hona, Gerediaga elkarteko lau langileek “Onako txaleta” legez ezagutzen den eraikinean dihardute. Durangoko Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, elkarteak hurrengo hamar urteetan oraintsu eraberritutako etxe hori Durango Irratiarekin batera erabili ahal izango du.

Orain bi hiletik hona, Gerediaga elkarteko lau langileek “Onako txaleta” legez ezagutzen den eraikinean dihardute. Durangoko Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, elkarteak hurrengo hamar urteetan oraintsu eraberritutako etxe hori Durango Irratiarekin batera erabili ahal izango du.

GErediaga_Onakotxaletean.jpgElkarteak kokapen berri horretan bere betebeharretarako 200 metro koadroko gunea dauka. Abenduan 5etik 8ra bitartean antolatuko den Durangoko Liburu eta Disko Azoka prestatzeko egoitza horrek daukan gertutasuna garrantzitsua dela azaldu dute Gerediagakoek: “Astolatik Durangora autoz ez dugunez joan beharko, lekualdaketak antolaketa lana asko erraztuko digu. Argitaletxe eta diskoetxeekin Durangotik dihardugu beharrean”, azaldu du Asier Atxa elkarteko presidenteak. Oraindino noiz izango den aurreikusi ez duten arren, lantoki berriaren inaugurazioa egingo dutela jakitera eman dute.

Dokumentazio aberatsa


Behinola kartzela legez erabiltzen zuten Astolako etxean hainbat artxibo utzi dituzte. Gainerakoak Durangora ekarri dituzte. Material hori guztia sailkatu eta ordenatzea da orain elkartearen hurrengo helburua. Urteetan zehar Durangaldearekin zerikusia duten dokumentuak batzen buru-belarri aritu dira. “Gerra Zibilaren inguruko artxibo zabala daukagu. Argazki artxiboa ere bai.

Egindako lana aprobetxatuz, eskualdeko baserrien irudiak web orrialde batean sarean jarri gura genituzke, Internetez kontsultak egin ahal izateko, baina oraindino lan handia gelditzen zaigu egiteko”, adierazi du Atxak. Beraz, dagoeneko egoitza administratiboa Durangon daukan arren, Gerediagak Astolako gunea erabiltzen jarraituko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!