Dendarientzako euskara ikastaroak antolatuko ditu Udalak

Anboto 2008ko ira. 1a, 15:18

Euskara ikasi nahi duten dendariei zuzenduta, Durangoko Udalak Dendaketan ekimena bigarren urtez jarriko du martxan.Matrikulatzeko epea irailaren 8tik 10era zabalik izango da.

Astearte eta ostegunetan antolatuko dituzten eskoletan euskara gutxi edo ia ezer ez dakiten saltzaileek hizkuntza honetan sakontzeko aukera izango dute. Saio bakoitza ordu eta erdikoa izango da eta ordutegia dendarien beharretara egokituko dute. Ikastaro honetan Durangoko edozein dendatan lan egiten duen edonork parte har dezake. Euskara ikasteko diru-laguntza deialdiek ezartzen dituzten baldintzak beteaz gero, Udalak matrikularen zati bat ordainduko du. Eskolak urriaren 20an hasiko dira Durangoko euskaltegietariko batean eta azken saioa apirilaren 2an izango da. Informazio gehiagorako 94 6030026 zenbakira deitu daiteke.

Iaz Dendaketan ikastaroan parte hartu zuten dendariek azaldu dutenez, "ikastaro oso praktikoa izan zen, eguneroko euren lanean lagunduko diena, geroz eta bezero gehiago zuzentzen baitzaie euskaraz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!