Neska-mutil errusiar eta sahararrak etxera bueltatu dira

Anboto 2008ko abu. 28a, 15:32

Herria auzo elkartearen bitartez eta Oporrak Bake giroan egitasmoaren baitan etorritako 14 neska-mutiko sahararrek egin dute euren etxerako buelta, gure eskualdean egonaldia egin ondoren.

Herria auzo elkartearen bitartez eta Oporrak Bake giroan egitasmoaren baitan etorritako 14 neska-mutiko sahararrek egin dute euren etxerako buelta, gure eskualdean egonaldia egin ondoren.

Uztail hasieran etorri ziren Durangaldera gaztetxook, eta bertako familietako etxeetan hartu dituzte. Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) eskutik zortzi neska-mutil errusiar ere izan dira eskualdean udaldia egiten, eta horiek ere agurtu dituzte dagoeneko Durangaldeko euren familiak. Bai batzuk bai besteek euren herrialdeetan bizi dituen baldintza gogorretatik deskantsua hartzera etorri ziren.

Saharatik sei urtetik 12 urtera bitarteko gaztetxoak datozen seigarren urtea da dagoeneko, eta urte berdintsuetan etorri dira neska-mutil errusiarrak ere gurera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!