Kanpo-errotuluak euskaraz jartzea diruz lagunduko du Durangoko Udaleko Euskara Sailak, baita web orriak euskaraz editatzea ere.
Euren establezimenduak Durangon dituzten merkatari eta ostalariei zuzendutako laguntzak dira lehenengoak; bigarrenak, berriz, herriko elkarte eta erakundeei zuzendutakoak.
Datorren urriaren 31 bitartean aurkeztu daitezke eskaerak eta hilabetean emango dute ebazpenaren berri. Kanpo-errotuluei dagokionez, %50eko laguntza emango du Udalak euskara hutsean egonez gero, euskara lehenetsiz gero %30ekoa eta elebidunak diren errotuluei, berriz, %25ekoa. Web orrien kasuan antzerako irizpideak erabiliko dira.