Zabaldu dute Alluitz kalea ibilgailuentzako

Anboto 2008ko abu. 28a, 13:13

Ibilgailuei zabalik dago dagoeneko Alluitz kalea. Urte bi eta erdi baino gehiago joan da trenbidea lurperatzeko eta Bilbao-Donostia linea bikoizteko lanen eraginez kale hori itxi zutela. Bitartean, Zabalarra kalean izan dute behin -behineko pasagunea ibilgailuek.

Ibilgailuei zabalik dago dagoeneko Alluitz kalea. Urte bi eta erdi baino gehiago joan da trenbidea lurperatzeko eta Bilbao-Donostia linea bikoizteko lanen eraginez kale hori itxi zutela. Bitartean, Zabalarra kalean izan dute behin -behineko pasagunea ibilgailuek.

Abuztuaren 14an zabaldu zuten Alluitz Euskal Trenbide Sareko  (ETS) arduradunek azaldu dutenez, “egitura amaitu eta lurperatzea osotzeko lanak” amaitu ondoren.

Horretan jardun dute, batez ere, uztailean eta abuztuan, ETSkoek argitu dutenez. Era berean, geltoki berriaren alboan joango den aparkalekuaren egitura ere amaitzen dihardute.

Trenbidea lurperatzeko lanak errazteko itxi zuten bere garaian Alluitz kalea. Zabalarra ere itxita egon zen aurretik, Santa Apoloniatik (Iurreta) Durangoko geltokira doan trena pasatzeko “kaxoia” egiteko. Lan horiek amaituta, kaxoi horren gainetik igaro dira ibilgailuak Alluitz zabaldu duten arte.

Lanak udagoienerako prest

Obra biok Iurreta-Durango eta Durango-Traña-Matiena trenbide zatiekin lotutako lanak dira. ETSkoek adierazi dutenez, udagoienean aurreikusi dute trenbidea lurperatzeko egitasmoarekin lotutako lanak amaitzea. Gero etorriko dira Durangok izango duen geltoki berriaren lanak. Egitasmo berean batutako egitasmo bereiztu bi dira aitatutakoak.

Iurreta-Durango zatian trenbidea lurperatzeko lanak Ferrovial-Agroman eta Balzolak osatutako aldi-baterako enpresak eroan ditu, eta Durango-Traña-Matiena zatiari dagozkionak, bestalde, Altuna y Uria, Mariezcurrena eta Coprosak osatutako aldi baterako enpresak. Horiek behar guztiok 65 milioi euroan eman zituzten.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!