Goratutako pasabide berriak egin dituzte

Anboto 2008ko abu. 28a, 13:07

Goratutako bederatzi pasabide berri egokitu ditu Udalak. “Oinezkoen pasabidea erraztu” gura dute horrela,” ibilgailuen abiadura moteltzea lortzearekin batera”. Horretarako 25.500 euro inguru bideratu dituzte, Mª Jose Balier alkateordeak azaldu duenez.

Hizkuntza Eskolaren inguruan eta Bruno Maurizio Zabala, Sasikoa eta Ambrosio Meabe kaleetan jarri dituzte pasabide goratuak. Baita Urko kalean eta Montebideo Etorbidean zein  atletismo pistaren inguruan ere .

Udalak egindako errepide sarearen aldizkako jarraipenarekin lotuta erabaki dute pasabide goratu horiek jartzea. Pasabideok jartzeko “premia” ikusi ei dute. Era berean, herritarrek egindako eskaerei ere erantzun gura izan die neurriokin, adierazi dutenez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!