Datorren astelehenetik aurrera ikasteko gelak zabalduko dituzte Udaleko Liburutegian. Gela horiek irailaren 1etik 12a bitartean izango dituzte erabiltzeko moduan ikasleek. Ikasketa gelak 09:00etan zabalduko dituzte eta gauerdira bitartean erabili ahal izango dira.
Horrezaz gainera, irailaren 1etik aurrera neguko ordutegia ipiniko dute indarrean Garai Jauregian egokitutako liburutegian. Horrela, astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 21:00etara egongo da zabalik herri liburutegia. Zapatuan ere goiz eta arratsaldez izango dute zabalik; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Domeketan, goizez egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara.